Gure produktuak

HorKonpon

HorKonpon plataformak bide publikoan aurkitutako matxurak eta iradokizunak udalei jakinarazteko modu erraza jartzen du herritarren esku. Telefono mugikorraren bidez arazoaren argazkia atera eta, GPS kokapenari esker, informazioa dagokion udaletxeari iritsiko zaio.

Informazio gehiago HorKonpon aplikazioaren webgunean.

Gerkud - Gertakarien Kudeaketa

Udaleko langileen betebeharren kudeaketa eta jarraipena errazten duen sistema da. Lehentasunak ezarri, sail arduradunei esleitu, oharrak erregistratu, fitxategiak erantsi, jakinarazpenak jaso, lan-parteak inprimatu eta udaleko barne-kudeaketako tresna batetik espero daitekeen guztia eskeintzen du.

Gertakari bakoitza mapa interaktibo batean ikusteko aukera badu ere, modu honetan herrilan saileko lanen kokapena erraztuz.

Jatorriz Pasaiako Udalak garatutako aplikazioa da Gerkud, baina denborarekin erabilera Gipuzkoako beste ainbat udaletxetara zabaldu da.

Informazio gehiago Gerkud aplikazioaren webgunean.